XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

*G. ¿Zer estadu edo bizimodutan gordetzen dira conseju oiec? È. Erlijiocoan; eta orregatic da estaduric birtutetsuena, seguruena eta merituric gueien duana.

*G. ¿Pecatu eguiten dute beren seme edo alabai erlijioan sartzea eragozten dietenac? È. Eguiten dute pecatu mortala, baldiñ beren pobrezagatic, seme edo alaben premian ezpadaude, bizi izateco: baita ere eguingo dute pecatu mortala, baldiñ naita-naiez comenturen batian sartzera obligatzen badituzte.

*G. ¿Zer bide daucate erlijioso eztiranac, mandamentuac errez gordetzeco? È. Beren estaduarequin ondo datozen conseju ebangeliocoac gordetzea.

Eguneroco Meza ta Errosarioa, sermoiac eta liburu deboziozcoac (1) Oec dira, Cristau Escu-liburu on bat, Dotriña catolicoaren azaldute edo Explicazioa, Pecatarien Zuzendaria, Urteco Santuen bizitzetaco Liburua; misericordiazco obrac eta penitentzia; contzientziaco examiña gabero; eta guziac batean sartzen dituana da, Sacramentuac sarritan artzea, Billera edo Congregazio on batean sarturic, confesore jaquintsu, prudente eta birtutetsu baten mendean jartzen dala.